KULTURA ELKARTRUKEAK
KULTURA ELKARTRUKEAK

Ikasturte bakoitzean, kultura-elkartruke bat proposatzen da Lehen Hezkuntzako bi herri-ikastetxetako bi gelen artean: bata Euskal Herrian eta beste bat New Yorken. Gune birtual bat sortzen dute, bizipenak partekatzeko. Elkartruke artistiko bat baino gehiago da, ikasleek interesen, gustuen, jolasen eta inguruko errealitateko beste edozeren gainean hitz egiten baitute. Horrela, New Yorkeko eta Bilboko Lehen Hezkuntzako haur baten antzekotasunak eta ezberdintasunak alderatuz, programaren beste helburu bat betetzen dute: munduko beste herri eta hiri batzuei buruzko interesa piztea.

Deialdi honetan, Bilboko Uribarri LHIko eta New Yorkeko Brooklyn auzoko Public School 9 Teunis G. Bergen ikastetxeetako parte-hartzaileek e-postak elkartrukatu zituzten sei astez: proiektu artistikoei buruzko informazioa eta argazkiak zeuzkatenak eta beren inguruneen berezitasun eta antzekotasunak deskribatzen zituztenak. Prozesu horretan autorretratu bereziak egiteko modu errazak partekatu zituzten eta bi hirietako Guggenheim Museoak alderatu zituzten. Elkartruke honen bidez, besteak beste, ingelesaren erabilera eta komunikazio- zein deskribapen-gaitasunak sendotu zituzten.