IMG 0115 exposicion
Iragandako erakusketa

Artea Ikasbide 2016

2016.06.14 - 2016.09.18

Urteko erakusketa

Ikasturte osoko lana Guggenheim Bilbao Museoko erakusketa baten bidez amaitzen da, oraingoan 2016ko ekainaren 14tik irailaren 18ra egitekoa. Bisitaria harriduraz sartzen da Museoko hezkuntza gunearen bi solairuetara eta, bertan, imajinazio, ahalegin, dibertsio eta ikasketaren ezusteko konbinazio baten fruitu diren lanak ikus ditzake.


Erakusketa hau jendaurrean ireki aurretik, inaugurazio dibertigarri bat da ospatzekoa eta, bertara, eskola-umeak, irakasleak, artistak, babesleak, Museoko hezitzaileak eta hezkuntza-arloko pertsonalitateak dira bertaratzekoak. Prentsaurrekoan, Entzungelan egitekoa, BBKren eta Museoaren ordezkariek esku hartzen dute, baita programan parte hartzen duten artistetako bat ere.

Erakusketa urtero aldatzen doa. Aurtengoan bi zatitan banatu dugu: batetik Artea eta zientzia izeneko atala dago, planeten eta giza gorputzaren inguruko proiektuak biltzen dituena, eta bestetik Kontakizunak atala, denboraren igarotzea, iragana eta fikzioa lantzen dituena.

Sakonean:

Buletina (PDFa jaitsi)

Artistak

elssie-ansareo

Ansareo, Elssie

“Arteak ordezko pentsamendu bat sustatzen hasteko balio izan zuen, gaiak era berri batera ikusteko, eta, azkenik, beste ikuspegi batetik jorratzeko”. Elssie Ansareo

Captura de pantalla 2021 04 08 a las 11 14 53

del Castillo, Naia

“Aurten, Birjinetxe ikastetxeko ikasleek proiektu artistiko bat landu dute hasieratik bukaerara. Haiek, beren irakasleak eta nik, hiruron artean, gai bat aukeratu dugu eta hari buruzko informazioa bildu eta aztertu dugu ondoren: animalia...

maider-lopez

López, Maider

“Gure gorputzekin mendien formak eta  gure inguruneko harriak irudikatzen ahalegindu ginen. Paisaia gure gorputzen bitartez esperimentatu genuen, klasearen egunerokotasuna aldatuaz, batzuen eta besteen arteko lankidetza eta koordinazioa eskatzen...

Muniategiandikoetxea

Muniategiandikoetxea, Manu

“Proiektuaren funtsezko kontzeptuetako bat izan da ikerketak, eguneroko lanak eta ikasketa lanak bidea egiten dutela pixkanaka, edo, hobeto esanda, bidea direla. Prozesua baita garrantzizkoena. Eta akatsa, etengabeko ikaskuntza prozesu horren...

Jorge Rubio

Rubio, Jorge

Irudimena ez da ihesbide soila; motor boteretsua da, sormenaren beraren iturria; adierazpenerako, komunikaziorako, norberaren ezagutzarako eta eraldaketarako daukagun erreminta baliotsuenetakoa; gu guztion parte izan dadin zaindu eta hedatzen...

Default image for artist

Ortells, Ainhoa

“Aurten urtaroak ezagutzen ibili gara: euren ezaugarri nagusiak bereizi ditugu, batak eta besteak gure ingurunean gertarazten dituenak ikusi eta plasmatu ditugu eta geure burua ere, geure janzkera edota osagarriak ere zelan aldarazten...

Partekatu